ALDAKETA KLIMATIKOA

MUSIKA: Herrikoia

HITZAK: Meabe-Narbaiza

Koldo Iturbe: ahotsa

Mikel Markez: ahotsa

Gizartearen egoera

nola ez den logikoa

orain iristen ari da

mudantza klimatikoa.

Gizonaren eraginez

eguraldi aldaketa

iparra urtzen ari da

eta hegoa erreta.

Zaborrak zabaldu non nahi

trukean txanponak bildu

guztion bizilekua

batzun interesak hil du.

Guztiok dakigu zer den

ozonoaren geruza

bizitzaren oinarria

zaintzeko ez gara gauza.