Loading Map....
Eguna/Ordua
Date(s) - 2018/11/03
00:00
Lekua
Bilbao
Aro berri baten abiapuntuan, Xabi Aburruzaga trikitilariak TRIO formatuan jarraituko du bere bidea. Horretarako, trikitixa tradizionalaren eta beren konposizioen erritmoa eramateko Aitor Uribarri panderojole / perkusionista izango du lagun eta kontzertuak armoniaz eta kolorez eder janzteko Koldo Uriarte piano-jolea egongo da teklatuetan.
Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas dantzariek ere aipamen berezia merezi dute, Aburruzagaren konposizioetan inspiratuta dauden koreografiak sortu dituzte eta; honek proiektuari bultzada nabarmena ematen diolarik.